XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ttipi-flash

Baztango ikastolaren 25. urteurrena dela eta Basaburua eta Arraiozko herri kirol taldeek parte hartu zuten joan den igandean Elizondoko herri kirol jaialdian.

Almadozen autobus bat antolatu da, nahi duten herritarrentzat, martxoaren 25ean Astigarragako sagardotcgi batera joateko.

Anizen jokatzen ari den mus txapelketa igandean bukatuko da.

Ondotik bazkaria egitea pentsatua dute.

Ur bideratzea Elizondoko Anzanborda eta Etxaide auzoetako euri urak Baztan errekara bideratzeko proiektua eginen da.

Bertzalde, Nas errekatik hartutako ura Arizkungo Bozate auzoa hornitzeko erabiliko da.

Amaiurko monumentoa berritzeko 341.040 pezetako dirulaguntza emanen du Nafarroako Gobernuak.